Udal brigadako bi langileek makina buruhauste dituzte egunotan kanpandorreko ordulariarekin. Abuztu erditik ez dabil behar den moduan. Geratu egiten da eta asteotan behin baino gehiagotan martxan jartzea asmatu badute ere beti geratu izan da atzera ere. "Ez dakigu ziur zer gertatzen zaion", adierazi du udal langile Fernando Zenitagoiak. Proba ez berdinak egiten ari gara".
Zenitagoiak adierazi duenez duela urte gutxi batzuk Gasteizko enpresa batek ordulariaren makineria garbitu eta txukundu egin zuen. Orduan, udal langileei ordularia atzeratu edo aurreratzen zen kasuetan zer egin erakutsi zieten. "Hori da egiten dakiguna, besterik ez. Orain, ordularia geratu egiten da eta ez dakigu zer gertatzen zaion. Martxan jartzea lortzen dugu, baina geratu egiten da behin eta berriz".
Probak egiten
Makineria handia eta konplexua dauka kanpandorreko ordulariak Zenitagoiaren esanetan. Sistemak penduluarekin eta pisuekin funtzionatzen du eta egunotan proba ezberdinak egiten ari dira gertatzen zaiona asmatzeko itxaropenarekin.
"Orain arte egindako konpontze saiakeretan proba ezberdinak egin ditugu, baina ez dugu asmatu".
Elgetan, udalaren ardura da kanpandorreko ordularia. Agian, azkenean, antzerako ordularien mantenuaz arduratzen diren teknikariak beharko ditugu herrian.