Oposizioak kritikatu egin du udal gobernuaren pertsonal politika

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 29a, 20:11
Oposizioak ez du 2009ko aurrekontua babestuko, besteak beste udal pertsonal politikarengatik.

Patxi Basauri buru duen Elgetako Abertzaleak talde politikoak jakinarazi du ez duela 2009ko udal aurrekontua babestuko. Erabakia, besteak beste, udal gobernuaren pertsonal politikan oinarritzen dute.
     "Gure balorazioa ezin da ona izan", adierazi dute. "Bi lanpostu gutxiago, kaleratze indiskriminatuak... Badakigu egoera ez dela onena, baina orain arte posible izan bada, orain zergatik ez?. Herrian badaude makina bat erronka atentzio eta denbora asko eskatzen dutenak. Zinegotzi edo alkate izateak ez du esan nahi edozer gauza egiteko kapaz zarenik. Espezialistak, teknikariak horretarako daude".

Jardun erdiko lanpostu bat

     Oposizioko taldeak azaldu du 2009ko aurrekontuak jardun erdiko lanpostu batera murrizten duela 2008ra arte 2,5 lanpostu zirenak eta kalitatezko udal zerbitzuak aldarrikatzen dituzte.
     Onartzeko dagoen 2009ko aurrekontuarekin teknikari barik gelditzen dira kultura, euskara, gazteria eta kirola sailak. "Hau da politika ezkertiarra krisiari aurre egiteko!", salatu dute Elgetako Abertzaleak taldeko kideek. "Galdetu dugu ea nork egin behar dituen lan horiek eta erantzun digute zinegotzien eta beste langileen artean burutuko dituztela. Kapazak dira? Denbora dute?"
     Datorren astean onartuko dute 2009ko aurrekontua Elgetan. Udal osoko bilkura egingo dute horretarako eta pentsatzekoa da udal gobernua osatzen duten sei zinegotzien aldeko botoekin aurrera aterako dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak