Oposizioa: "Aralar eta Rebeka Ubera: umiltasun gehiago eta gutxieneko aitorpen bat aurretik lan egin dutenendako"

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 14a, 17:41
Elgetako EAJ-Hamaikabat taldea haserre agertu da haurreskola berriaren irekieraren inguruan udal gobernuko kideek erakutsitako jarrerarekin.

"Gure taldea asko poztu da lanen amaierarekin, baita haur eta gazteendako egoitza hori eskura izatearekin ere. Beti egon gara proiektu horren alde". Hori esanda, pare bat zehaztapen egiteko beharra ikusi dute oposiziotik. "Urteak dira haurreskola  zerbitzua Herri eskolan martxan dela. Gaztelekua, berriz, Ozkarbin hasi zen, eta eskola zaharretara pasa zen gero. Ludoteka, Kultura etxean egon da.

     Hiru zerbitzuok EAJ-EAren agintaldietan martxan ipinitakoak dira. Eta torrealdeako egoitza, berriz, gure taldeak babes ofizialeko etxebizitzekin egindako gestioei esker lortu zen, doan".

Umiltasun gehiago

EAJ-Hamaikabat taldearen ustez Torrealdeako egoitza berriaren proiektuak aurreko udal gobernuek hasitako lanari esker atera da aurrera. "Horregatik, faltan bota dugu Aralarrek, eta bereziki Rebeka Ubera zinegotziak hedabideei egindako adierazpenetan aurretik egindako lan hori guztia aipatu ere egin ez izana."
     Eskaera bat ere egin dute oposizioko EAJ-Hamaikabat taldetik: "Aralar eta Rebeka Ubera anderea: umiltasun gehiago eta gutxieneko aitorpen bat Aralar existitu aurretik ere lan egin duten pertsonendako eta alderdi politikoendako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak