Oñatiko hiltegiaren elkarte publikoari lehen onespena eman dio osokoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urriaren 28a

Martitzenean egin dute osoko bilkura Elgetan. Talde politiko guztien babesa jaso du kudeaketa egitasmo berriari bidea zabaltzeko proposamenak.

Martitzenean egindako plenoan Oñatiko hiltegirako kudeaketa  egitasmo berriari lehenengo onespena eman dio osokoak. Egitasmoaren oinarria da hiltegiaren kudeaketa udalekotzea; hau da kudeaketa horretan parte hartzeko interesa duten udalen artean Zubillaga S.L. elkarte publikoa sortzea. “Pentsatzen dugu garrantzitsua dela Elgeta hor sartzea", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Zerbitzu hori edukitzea positiboa izango da herriarendako”.

Lehenengo onespena

Elgetako Udala ez da orain arte Zubillagako hiltegiko kudeaketa egituraren parte izan eta zerbitzuak izango dituen kostuak zein abantailak baloratzea tokatzen da orain. Baserritarren batzordeak datuak ditu mahai gainean. Azken 12 hilabeteotan Elgetatik 20 abelburu eraman dira Oñatiko hiltegira eta proposamena da Elgetak hasiera batean 5.000 euroko kapital ekarpena egitea eta urtero 2.400 euroko kuota ordaintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak