Onak eta txarrak, danak bildu zituzten gero sailkatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 8a, 22:21
Hobei bat lagunek hartu dute parte zapatuan Udalak antolatutako lehenengo perretxiko irteeran.

Udalak antolatutako perretxiko irteeran hogei bat laguneko taldeak hartu zuen parte. Zapatuan egin zuten txangoa eta Elgeta inguruko basoetan ibili ziren. Aurkitutako perretxiko danak batu zituzten, onak eta txarrak. Sailkatze lana plazan egin zuten, behin txangoa amaitutakoan.


31 perretxiko mota

Egunean bertan jasotako perretxikoekin eta herriko lau lagunek aurreko egunetan batutakoekin erakusketa ipini zuten plazan. Jose Antonio Irazabal, Alexander Arantzabal, Alejandro Cristobal eta Pello Gorrotxategik lan handia egin zuten. Perretxiko onak eta txarrak jarri zituzten ikusgai. Tartean, baten bat hilagarria. Herritar ugari hurbildu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak