Olentzerok opari piloa ekarri du aurten ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 26a, 12:23

Bezperan, hilaren 23an, Elgetako umeen eskutitzak jasotzera etorri zen Intxortatik.

Bere astoarekin etorri zen, ilunpean. Bakarrik egin zuen bidea, baina Salbador kalearen goiko aldean zain zituen, urduri, Elgetako umeak. "Olentzero", Olentzero", oihuen artean jaitsi zuen Salbador kalea. Denek gura zuten Olentzero agurtu. Askori luze egin zaio etorreraren esperoa.

Gozokiak plazan

Herriko plazaraino jaitsi eta udaletxeko arkupean prestaturiko txokoan eseri zen Olentzero. Laster egin zuten umeek banan-banan hari karta emateko ilara luzea. Olentzerok jakin nahi izan zuen formalak izan diren, aitak eta amak esandakoak egin dituzte, anai-arrebak maitatu dituzten eta eskolan fin aritu diren. Gutunak jaso eta ume bakoitzari gozokiz betetako zorroa eman zien.
     Elgetako umeak, orain, Olentzerok ekarritako jostailu berriekin dabiltza jolasean. Datorren astean udalak antolatutako jolas parkea izango dute aukeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak