Olentzero Herri eskolan izan da eguerdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 22a, 14:28
11:30ak pasatxo agertu da opariz betetako zakua bizkarrean zeramala. Nola ez, harrera beroa egin diote eskolan.

Lehenengo haur hezkuntzako umeekin izan da. Opariak banatu ditu, bana gela bakoitzera eta umeek kantuan egin diote. Marrazki batzuk ere oparitu dizkiote. Elgetako umeek galderaz josi dute. Non duzu astoa? Zenbat urte dituzu? Zergatik etorri zara hain berandu? Non utzi duzu pipa? Opari asko utzi behar al dituzu etxeetan Gabon gauean?

Guztiak erantzun eta lehen hezkuntzako geletara egin du jarraian.
     Hemen galdera gutxiago egin dizkiote. Gelako bihurrearenaren bila ibili da, eta zintzoagoa izateko esan dio. Taldean jolasteko opariak banatu ditu hemen ere. Kantu politak abestu dizkiote. Gela bateko umeek txirularekin prestaturiko pieza bat ere eskaini diote. Egunotan lan handia duela-eta, laster joan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak