Oihana Kortazarrek laugarren egin du Espainiako Kopako azken aurreko proban

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abu. 28a, 16:13

Elgetarra lehenengo doa sailkapen orokorrean eta irailaren 27an Sabiñanigon jokatuko den azken proban Espainiako Kopa eskuratu dezake.

Hilaren 23an Ourenseko Parada de Sil herrian jokatu zen Mendiko Espainiako Kopako 5. proba. Oihana Kortazar elgetarra laugarren sailkatu zen 04:06:13:46 denbora eginez. Ez zen egun ona izan Kortazarrendako. "Txorkatilan arazoak ditut eta sentsazio txarrekin joan nintzen Galiziara", adierazi du. "Ahulaldia izan nuen eta glukosa hartu arren ezin izan nuen nire maila eman. Laugarren iritsi nintzen".

Espainiako Kopa eskura

Lasterka egin ezinik dago Kortazar egunotan txorkatilako arazoak tarteko. Ez du, ordea, Espainiako Kopa eskuratzeko itxaropena galdu. "Irailaren 27an jokatuko da Kopako azken proba Sabiñanigon. Ez dut lasterketa hori ezagutzen, eta proba bakoitza mundu bat da, baina Kopa irabazteko itxaropena ez dut galdu". Espainiako txapela eskuratu zuen Kortazarrek ekainean. Espainiako Kopa du orain begiz jota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak