Oihana Kortazar ez da asteburuan Sabiñanigon egingo duten Espainiako kopako azken lasterketan izango. Abuztuaren 23an korritu zuen Kortazarrek Espainiako kopako azkenaurreko proba, Ourensen, eta orduan laugarren sailkatu zen. Orkatilako arazoekin ibili zen, eta ez zen gustura lehiatu: "Konturatu gara lesioa ez daukadala orkatilan, gerrian baizik. Eta horren eraginez gorputzeko hainbat atal mintzen zaizkidala". Pena eman dio erabakia hartu behar izanak, "baina errekuperatzea da lehentasuna".