Oihana Kortazar, Espainiako txapeldun

Mirian Biteri 2009ko ekainaren 14a

Oihana Kortazar lasterkari elgetarrak Espainiako txapelketa irabazi du. 34,5 kilometroko luzera eta 2.500 metroko altuera positiboa zuen mendi lasterketa zapatuan izan zen Castellonen.

Proba 06:00etan hasi zen eta Kortazarrek lau ordu eta laurden behar izan zituen. Kortazarrek horretan bizitakoa azaldu digu: "Oso gogorra izan zen gora eta behera ibili ginelako eta bero asko egiten zuelako". Gaineratu du ez zuela espero hori irabaztea: "Pozik nago, gainera, proba horren errekorra ordubetean hobetu du-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak