Ogia egiten ikasteko tailerra antolatu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 18a, 11:24

Apirilaren 24an, zapatua, egingo dute Ozkarbi elkartean; 10:00etatik 18:00etara. Doan da eta izena emateko epea zabalik dago udaletxean apirilaren 15era arte. Gehienez zortzi lagun onartuko dira.

Zure eskuekin egindako ogia jatea gustatuko litzaizuke? Galdera horrekin aurkeztu du egitasmoa Elgetako udalak. Prozesu osoa ikasteko aukera emango duen zortzi orduko ikastaroa da proposatzen duena. Apirilaren 24an egingo dute Ozkarbi elkartean, eta irakasleak irinaketaurunak.wordpress.com blogeko Teba eta Juantxo izango direla adierazi dute. "Ikastaro guztiz praktikoa izango da, hasi berriendako oso aproposa", azaldu dute.

Hiru ogi ezberdin

Esan dutenez bakoitzak ber egiak egingo ditu, eta etxera eraman. Prozesu desberdinak erabiliz hiru ogi egingo dituzte. Legamiak ere hiru motakoak erabiliko dituzte; ama orea, legami freskoa eta legami kimikoa. Ama orea (etxean egiten den legami naturala) nola egin eta elikatu ere erakutsiko dute. Oratzeko teknikak ere berba gai izango dituzte; tradizionalak eta berriak. Azkenik irin motak ere aztertuko dituzte.

Izenematea zabalik

Udaletxean dagoeneko zabalik dago tailer honetan izena emateko epea. Apirilaren 15era arte egongo da zabalik, baina kontua hartu ezingo dutela bertan zortzi lagunek baino gehiagok parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak