Odol-ateratzeak egingo dituzte astelehenean, hilak 12

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko apirilaren 7a

Odola ematea, beste bati laguntzea dela gogoratuz elgetarrei dei egin diete odola ematera animatzeko.

Urtean bitan etortzen da sendagile eta erizain taldea Elgetara odol-ateratzeak egitera. Astelehenean, apirilak 12, egingo dute saio horietako bat. Elgetako odol-emaileen taldetik dei egin dute odola ematera joateko. "Etorri ahal duzuen guztiak. Odola ematea, beste bati laguntzea da", gogoratu dute. Udaletxean egingo dituzte odol-ateratzeak, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak