ELAko ordezkari Aitor Iturainen esanetan ez da lehenengo aldia Norica Lauronak bilera agindu eta atzeratu egiten duela. Oraingo honetan barikura arte atzeratu dute. Bi aldeak Lauronan elkartuko dira 10:00etan. "Ez badute bilera horretara txeke bat ekartzen zor dituzten soldatak kitatzeko kontzentrazioak egiten hasiko gara", esan du Iturainek. "Lehenengo Noricaren parean egingo dugu barikuan bertan 12:00etan.