Nestor Maidagan praktikantea eskualde ospitalera destinatu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 7a, 13:54
Abenduaren 11tik aurrera Maite Odriozola oñatiarrak hartu du bere lekua Elgetako anbulategian.

"Pena handiarekin noa", adierazi digu azken 17 urteotan Elgetako praktikantea izan den Nestor Maidaganek. "Oso gustura ibili naiz urte hauetan guztietan Elgetan eta jendearekin harreman ona daukat". Abenduaren 11tik aurrera Eskualde Ospitalean arituko da lanean eta Maite Odriozola oñatiarrak ordezkatuko du Elgetako anbulatorioan. "Gogoan ditut hasierako urteak kontsulta zabaldu zenekoa naiz ni-eta! Bi bat ordu egiten genituen orduan".

Eskualde ospitalera

Nestor Maidaganek ez daki oraindik ziur bere lanpostu berria zein izango den, baina kirofanoan ikusten du bere burua. "Ez nuke bertan elgetarrik ikusi nahiko", esan digu irribartsu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak