Nerabeei zuzendutako hitzaldia, maiatzaren 7an

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko api. 29a, 12:27
Adin horretan ematen diren aldaketak eta jarrera arrisku posibleak aztergai.

Udal ongizate sailak antolatuta 13-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldia egingo dute hurrengo barikuan, maiatzak 7. Gazteekin urte asko lanean diharduen Arrats elkarteko bi lagun etorriko dira Elgetara solasaldia egitera. Nerabezaroak dakartzan aldaketak, jarrera arriskuak eta adin txikikoendako gaur egun indarrean dagoen legedia izango dituzte berbagai, besteak beste.

     Otsailean izan ziren Arrats elkartekoak Elgetan. Adin txikiko umeak dituzten gurasoendako mahai ingurua egin zuten. Foro horretan interesgarritzat jo zen gazteek ere eduki horien berri izatea. Hala, Udalak bi adin tarte bereiztu ditu saio egokituak egiteko. Arrats elkartekoak 17:00etan elkartuko dira 13-15 urteko gazteekin eta 19:00etan, berriz, 16-18 urtekoekin. Bi saioak kultura etxean egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak