Musika beltza eta Afrikako lekukotasunak, zuzenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 29a, 23:39
Zimbaweko Mokoonba taldeak hitzaldia eta kontzertua egingo ditu bihar, zapatua.

Bi emanaldi egingo ditu zapatua, urriak31, Mokoonba taldeak: bata Espaloian, 22:30ean hasita; bestea, 12:30ean, gaztelekuan.
     Sei kidek osatzen dute Mokoonba taldea, eta Zimbaweko hizkuntzetako baten abesten dute, tongatarrez. Gaztelekuko kontzertua hitzaldia ere izango da. Afrikako egoeraz, Zimbawen gazte moduan dituzten kezkak, erabiltzen dituzten musika tresnak nola egiten dituzten, zeintzuk diren kantatzen dituzten gaiak... horiek guztiak azalduko dituzte gaztelekuan. Tartean, kantuak joko dituzte era akustikoan.

Kontzertua Espaloian

Irabazi duen sari baten bitartez atera da Mokoonba taldeko seikotea Europara bira egitera. 22:30ean kontzertua egingo dute Espaloian. Tonga kulturako musikaren dantzagarria aurkeztuko dute emanaldi horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak