Mundukideri esker, Oreka Tx izango da egubakoitzean Espaloian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mar. 4a, 21:03

Iaz hamar urte bete zituen Mundukide fundazioak, eta krisi garai honetan euren konpromisoa irmo mantentzeko asmoa erakutsi dute. Hamar urteotanlan handia egin da eta beraz, badago zer ospatu. Hala, ezin hobeto aukeratu dute talde gonbidatua; Oreka TX munduan bidaiari den taldea, hain justu.

Asmoa zen urteurrena urtarrilean ospatzea, baina urteko lehen elurteak ez zuen utzi. Aski ezaguna da Oreka TX txalapartarien Nomadak TX Zuzenean deritzon ikuskizuna: eserlekuaren erosotasunean gozatzeko zuzeneko bidai musikatua. Oraingoan talde berria ekarriko dute Espaloira.
Ikus-entzunezko emanaldi berezia da Nomadak TX Zuzenean: agertoki atzealdeko pantaila leiho erraldoi bat bilakatzen da eta musikari gehiago agertzea ahalbidetzeaz gain, bertatik abiatzen dira herrialde eta pertsona ezberdinak ezagutzera.Gainera, taula gaineko instrumentazio aniztasunak eta horien sonoritate aberatsak, txalapartaren garapena sustatzeko gune berri eta egokia bihurtzen dute ikuskizuna, urrutiko musikari eta kultur anitzen topaleku bilakatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak