Maitagarri asko, Superman eta spiderman piloa, piratak, mexikarrak, bailaoreak… kolorez jantzi dute eguna Elgetako udalekuetako umeek. Agur festa zuten, mozorro festa. Hamaiketakoa egiten aurkitu ditugu. Patatak eta oliba goxoak jaten. Gustura ibili omen dira hiru asteotan.
Udalak balorazio positiboa
Udalekuak amaituta balorazioak egiteko garaia da. Elgetako udalak balorazio positiboa egiten du. Aurten lehenengo aldiz umeak bi taldetan antolatu dituzte adinaren arabera. Programazio jakin batekin egin dute lan eta espazioa ere asko aldatu da. Udalekuok estreinatu dute aurrerantzean ludoteka, gazteleku eta haurreskola zerbitzuak hartuko dituen aretoa. Udaletxean, beti ere, gurasoek egingo duten balorazioaren zain daude.