Motorzaleen festa ospatu da asteburuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko ekainaren 6a

Elgetan III. Motor Jaixa egin da eta toki guztietako motorzaleak hurbildu dira bertara. Zapatuan motor bira egin zuten eta erakusketa ere egon da Espaloian.

Ostiralean, besteak beste, bolarte txapelketa egin zuten eta hamar lagun inguru bi ordu eta erdiz jokoan aritu ziren.

 

Zapatuan, motor bira egin zuten. Bergara, Elosu, Zumarraga, Deskarga eta Angiozartik pasa ziren eta gauean rock-and-roll kontzertuak izan zituzten. Domekako motor bira, berriz, bertan behera gelditu zen eguraldi txarragatik.

 

Egun horietan zehar, Espaloian lau motor egon dira ikusgai eta bi sari banatu dira:

- Motor zaharrenaren saria: 1957. urteko motorrari eman diote.

- Publikoaren saria: Ducati mini 2 motorrak jaso du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak