Batzuk oinez eta beste batzuk autoz joanda, jendetxoa batu da Goimendi auzoan Santixau egunean. Izer eta Lutxurdixo trikitilariek girotu dute erromeria eguerdi partean. Bertsotan, berriz, Agirre eta Peñagarikano aritu dira. Goizeko 11:00etan meza entzun dute auzoko ermitan eta jarraian soka dantza egin dute atarian. Umeendako jolasak ere egin dituzte.
Goxokiz eta opariz beteriko lurrezko botijoak apurtu dituzte umeek. Lasterketa ere egin dute. Arratsalderako herri kirolak, bertsolariak, boleta txapelketa eta erromeria dituzte.