Talde horretan sartzeko gutxienez 8 martxa egin behar izan dituzte eta botazio bidez bat aukeratu zuten atzo: Aintzane Fernandez bilbotarra.
Atzo ere ibilalditxoa egin behar izan zuten mendizaleak. Bazkari legea bete aurretik Intxorta eta Udalaitx ingurutik 24 kilometroko martxa egin zuten 91 federatuk eta ostean etorri zen bazkaria eta ekitaldia. Parte-hartzaileek diplomak jaso eta KOT etxeak opariak banatu zituen. Jai giro horretako helburu nagusia, omenaldiaz gain, "mendizaleen arteko harremanak estutzea" izan zen. Txomin Uriarte, Federazioko presidenteak azaltzen duenez, "sarri irteerak neketsuegiak izaten dira euren artean ezagutzeko", eta atzoko eguna horretarako baliatu zuten. Udaberriarekin batera ekingo diete 2010eko mendi irteerei, udazkenera arte.