Mendizabal pilotaria Elgetako finaletik kanpo

Mireia Bikuña 2010eko ekainaren 26a

Antzuolarrak Eneko Yoldiren kontra galdu zuen 22-17 atzo gaueko finalerdia. 23 urtez azpikoen beste finalerdia Larrañagak irabazi zuen Gorkaren kontra (22-13). Bestalde, Elezkano II.ak eta Irribarruak jokatuko dute kadete mailako finala. Hurrenez hurren, Olano eta Labaka menderatu zituzten. Finalak hilaren 3an jokatuko dituzte Elgetako pilotalekuan 22:00etan.

Finalerdia berehala jarri zitzaion kontra antzuolarrari. Hasi orduko 10-1 aurreratu zen Yoldi. Mendizabal astunegi ibili zen ezkerreko jokoarekin. Markagailuan tartea zabaldu ondoren, Yoldik lasaiago jokatu zuen, eta abantaila mantentzeko gai izan zen. Hain zuzen ere, 15-4 eta 20-10 aurreratu zen. Baina, Mendizabalek ez zuen amore eman eta zazpi tanto jarraian egin zituen (20-17). Bazirudien emaitzari buelta emateko gai izango zela antzuolarra, baina une erabakigarrian Yoldik hobeto errematatu zuen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak