Mendi kriteriuma egin edo ez erabakitzeko bilera deitu du Txirrindulari Elkarteak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 29a, 21:40
Barikuan, hilak 30, egingo dute 19:00etan batzar irekia lasterketaren eta Elgetako txirrindularitza elkartearen etorkizuna erabakitzeko.

"Prest nago bizpahiru urtean elkartearen egitekoak hartuko dituen lantaldeari nire laguntza guztia emateko, baina 23 urteren ondotik atsedena hartzeko garaia iritsi da". Emilio Mandalunizek hartua dauka federazioaren egutegian Elgetako Mendi Kriteriuma egiteko data, baina erreleboa eskatzen du antolatzaile lanetan. "Ez nago bakarrik, bizpahiru lagunek dihardugu, baina ez dugu erreleborik ikusten eta erabaki bat hartu beharrean gaude. Bileran lasterketaren etorkizuna zein den argituko dugu. Ez badago erreleborik, hor geldituko da. Pena hartuko dut urte askotako lana izan delako eta Elgetakoa izen handiko lasterketa delako, baina gauzak hasi eta amaitu egiten dira".

Udalaren babesa

Elgetako Udalak lasterketaren aldeko apustua egin du. "Diru sail bat daukagu lasterketarendako erreserbatuta", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Lasterketak jarraipena izan dezan nahiko genuke".

    Azken 23 urteotan Mendi Kriteriuma, Emakumezkoen Birako sei etapa, Bicicleta Eibarresako etapa bat eta Chiapucci nagusitu zeneko Eroski-Elgeta erlojupekoa egin dira. "Lasterketa asko igarotzen dira Elgetatik eta bidegurutzetan berdinak egoten gara beti. Lana da", adierazi du Mandalunizek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak