Martxoko bigarren asteburuan irteera egingo dute Belaguara, elurretara

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 20a, 19:21
Udalak eta Egoki kirol taldeak antolatutako ekintza da. Lehenengo sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu dute eta uztailera bitarte hilero ekintza bat antolatuko dute.

Egoki kirol taldeak eta Elgetako Udalak gertu dute uztailera bitarteko programa. Lau irteera, ikastaro bat eta lasterketa bat antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.

    Lehenengo txangoa, martxoko bigarren aste bukaeran egingo dute, 8an eta 9an. Belagua inguruaz gozatzeko aukera plazaratu dute. Mendi ibilaldiak eta eski irteerak egin ahal izango dira. Prezioa 45 euro da. Joan-etorria, lo lekua, gosaria eta afaria sartzen dira prezio horretan. Materialaren alokairua, forfaita, bazkariak eta ikastaroak norberaren kontu dira. Izenematea zabalik dago Udaletxean hilaren 29ra arte.
Irteera adin guztietako lagunendako dago zabalik, baina 14 urtetik beherakoak arduradun batekin joan beharko dute.

Beste bost ekintza aukeran
Apirilaren 13an eskola arteko kros txapelketa egingo du Egokik eta Antzuolako eskola gonbidatuko dute horretarako.Maiatzean Bardeetara mendi bizikleta irteera egin gura dute.
    Ekainaren 21ean, berriz, mendi irteera egingo dute Eguarbitzara eta asmoa da gaua bertan pasatzea. Uztailerako mendi irteera iragarri dute. Perdido mendira egingo dute txangoa 12an eta 13an. Patinaje ikastaroa antolatzeko asmoa ere agertu dute Egokiko kideek. Data zehazteko dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak