Martxoaren 8ko ekitaldietan parte hartzeko dei egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 26a, 12:35
Herriko emakume talde batek Arrasateko Takarraran lasterketan parte hartuko du; eta martxoaren 7rako, besteak beste, Korrika moduko lasterketa bat antolatzen ari dira Elgetan.

Badira aste batzuk entrenatzeko elkartzen direla. Astelehenetan eta eguaztenetan Elgetako industrialdean ikusi ohi ditugu lasterketa saioak egiten. "Hasiera batean Donostiako Lilaton egitea zen gure asmoa, baina Arrasaten Takarraran antolatu dutela ikusita erabaki dugu bertan parte hartzea", adierazi du Idoia Lasak. Lasterketa hori martxoaren 6an, zapatua, egingo dute. Hiru bat kilometroko ibilbidea du. "Elgetako emakumeak animatu nahi ditugu. Baten batek Takarraran lasterketan parte hartu nahiko balu gurekin etorri daiteke".

Ekitaldiak Elgetan ere

Elgetan, biharamunean, martxoaren 7an egingo dituzte Emakumearen egunarekin lotutako ekitaldiak. "Korrika moduko lasterketa bat antolatzen ari gara", esan du Alizia Gartziak. "Herriko hainbat eragilek ekitaldi horretan parte hartzea nahiko genuke; erretiratuen elkarteak, herri eskolak... Ideia da lekuko bat egin eta eskuz esku pasatzen joatea". Lasterkerta hori gizonezkoei ere zabalduko dute.

     Pintxoak eta salda, dantzak... udal ongizate sailarekin batera egitaraua lantzen ari direla esan digute. Xehetasun gehiago datozen egunetan emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak