Martxoaren 22an 1936ko gerratea eta gudariak gogoratuko dira

Nati Arrieta Larrañaga 2007ko urtarrilaren 25a

Iaz bete ziren 70 urte gerra zibilean izandako gertaera nagusiak izan zirela. Aurten, martxoaren 25ean omenaldi berri bat egingo da Elgetan. Goizean monumentua inauguratuko da, ekitaldia egongo da plazan, Espaloia osoa erakusketa bihurtuko dute eta bazkari herrikoia ere izango da.

Omenaldian, gogoratuko dira 150.000 euskaldun erbesteratuak, 6.000 fusilatuak, frontean hil ziren 7.000 gudariak eta 45.000 atxilotuak.

Gaur egindako prentsaurrekoan  besteak beste, Joseba Agirre, Koldo Azkoitia, Patxi Basauri eta  Jesus Gutierrez izan dira.

Joseba Agirrek

Aurkezpenean Joseba Agirrek, Jose Antonio Agirre lehendakariaren semeak adierazi du: " Urriaren 4an geratu zen faxisten erasoa, hemen Elgetan, 1936an. Justu garai horretan egin zen, urriaren 1ean, Euskal Estatutua Madrilen.  Gernikan sortu zen lehenengo gobernua eta Elgetako Estatutua moduan ezagutu zen estatutu hori. Arrazoia, lehen Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza eta Intxortako fronteari eginiko erasoak aldi berean gertatzea."

Koldo Azkoitia
Koldo Azkoitia, Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako Foru Diputatuak ere Aldundiaren babesa erakutsi gura izan du egingo diren ekintzekiko. Eskultura adierazgarri honen inguruko lanekin finantzazioa bere kontu izango da. Zoriondu egin zituen Azkoitiak iniziatiba izan duten guztiak eta oroitu zen, bereziki, bizia eman zutenekin.

Eskultura: "Intxortako atea"

Juan Jose Arangurenek egindako eskultura Euzko gudarostea defentsa lerroa zegoen gunean kokatuko da, Elgetatik Kanpazarrera doan errepidean. 7 metro inguruko altuera izango du eta 144 metro kuadro urbanizatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak