Martxoan, KZgunean, hiru ikastaro berri egiteko aukera emango dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 16a

Audacity (oinarrizkoa), Draw (oinarrizkoa) eta Twitter nola erabili ikasteko aukera egongo da martxoaren 1ean, 15ean eta 29an.

Hiru proposamen berriok aurretik zeuden 32 ikastaroei gehitzen zaie. Aurrekoen moduan bina ordukoak dira eta Aitor Madrid, KZguneko tutoreak emango ditu. Martxoko hiru egunetan igoko da Elgetara, astelehenak guztiak ere. Egun horietan kultura etxeko KZgunera hurbiltzen diren 16 urtetik gorako herritarrek izango dute mintegi horietan parte hartzeko aukera.

Hiru ikastaro berri

Orain arteko ikastaroei beste hiru gehitzen zaie. Audacity (oinarrizkoa), Draw (oinarrizkoa) eta Twitter. Lehenengo ikastaroan Audicityren oinarrizko funtzioak, dohaineko audio editorea eta Linux grabatzailea azalduko dituzte. Draw ikastaroan, berriz, bektorial grafikoen editorearen oinarrizko funtzioen berri emango du. Azkenik, hirugarren ikastaroan Twitter erabiltzen erakutsiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak