“Udal eraikinetan genuen hutsune garrantzitsua da” adierazi zuen bere egunean Elgetako alkatea Oxel Erostarbek. Baxua eta hiru solairu ditu eraikinak eta udal liburutegia bigarrenean dago, esaterako. KZgunea, ludoteka, gaztelekua... zerbitzu asko hartzen ditu Kultura Etxeak gaur egun eta eraikinak ez zituen gutxieneko irisgarritasun neurriak betetzen. Orona enpresak ipini du igogailua martxan. Aurrekontua 6.231,58 eurokoa izan da.