Martitzenean, hilak 9, hasiko dira Elgetako umeak eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ira. 2a, 20:29
Egun gutxi barru amaituko zaizkie udako oporrak Elgetako umeei. Hilaren 9an, martitzenean, itzuliko dira eskolako geletara.

Amaitu dira oporrak herriko eskolaumeendako. Martitzenean, hilak 9, emango diote hasiera 2008-2009 ikasturteari.
        Itzulera arintze aldera ezohiko ordutegia izango dute lehenengo astean bai ikasleek eta bai irakasleek. Haur hezkuntzan hiru ordu eta erdi egingo dituzte eskolan hilaren 9tik 12ra; 09:00etatik 12:30era. Aste berean, lehenengo hezkuntzakoek honako ordutegia izango dute; 09:00etatik 13:00etara. Hilaren 15etik aurrera, berriz, ohiko ordutegia izango dute denek; 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara. Jangela zerbitzua irailaren 9an hasiko da.

Ordutegiak

HAUR HEZKUNTZA (HH)

* Irailaren 9tik 12ra            09:00etatik 12:30etara

 

* Irailaren 15etik aurrera     09:00etatik 12:30etara

                                       14:30etatik 16:00etara

 

LEHEN HEZKUNTZA (LH)

* Irailaren 9tik 12ra            09:00etatik 13:00etara

 

* Irailaren 15etik aurrera     09:00etatik 12:30etara

                                       14:30etatik 16:00etara

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak