Martitzenean, 85 umek emango diote hasiera ikasturteari herri eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko irailaren 3a

Lehenengo astean goizetik bakarrik izango dituzte eskolak. Jangela zerbitzua martxan izango da.

Irailaren 1ean itzuli ziren irakasleak lanera, eta datorren astean, martitzenean, bueltatuko dira Elgetako umeak ikasgeletara. Goizeko ordutegia izango dute lehenengo astean: 09:00etatik 12:30era Haur Hezkuntzako 41 umeek eta 09:00etatik 13:00etara Lehenengo Hezkuntzako 44 umeek. Jangela zerbitzua ikasturte hasieratik eskainiko dute; hortaz, eskolan bazkaltzen dutenak 14:00etan irtengo dira.

Haurreskola ere martxan

Haurreskola zerbitzua ere datorren astean zabalduko dute: astelehenean. hain zuzen ere. Hasiera baten, 0-2 urte bitarteko zortzi erabiltzaile izango ditu zerbitzuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak