Markel Olano Ahaldun nagusia Elgetara etorriko da astelehenean

Mirian Biteri 2010eko martxoaren 20a

Udalaren asmoa da saihesbidearen eta Domingo Iturbe patronatuaren gaiak mahai gaineratzea.

Udal arduradunek eguerdirako espero dute Gipuzkoako diputatu nagusia. Harrera egingo diote udaletxean 12:30ean, eta jarraian batzarra egingo dute. Oxel Erostarbe alkateak jakinarazi du saihesbidearen eta Domingo Iturbe patronatuaren gaiak aztertu nahi dituztela Ahaldun nagusiarekin.

     Bisita amaitu baino lehen, herria erakutsiko diote esku artean dituzten eta etorkizunerako aurreikusita dituzten proiektuen berri emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak