Amaitutzat eman ditzazkegu Domingo Iturbe kaleko lanak. Aparkaleku gehiago lortzea zen lan horien helburua eta esan daiteke dozena bat aparkaleku gehiago lortu direla. Espaloi zatiak kendu dira eta aparkalekuetarako eman dira. Gainera, aparkaleku estuagoak egin dira, eta horrek ere gehiago egitea ekarri du. Erabiltzaileek esango dute orain neurrien estutze horrekin asmatu den ala ez.