Oxel Erostarbe alkateak egin du eskaera. Marra horiak Bideberri mankomunitatearen Auzola programaren bitartez egin dituzte Elgetako hiru lagunek. Aurretik zeuden garajeetako pasabideak eta Salbador akleko urbanizazio lanen ondorioz sortu diren berriak margotu dituzte. Guztiak errespetatzeko eskaera egin dute udaletik.