Mara-mara dihardu Elgetan, kontu handiz gidatzeko ohartarazi dute udaletxetik

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 11a, 13:06

Udaletxeko elurra kentzeko makina lanean da, baina azken ordubetean etengabe dihardu. "Kendu ahala zuritzen du atzera ere", esan dute udaletxetik.

"Topera gabiltza, baina mara-mara dihardu eta bideetatik elurra kendu orduko ipintzen du berriro". Udaletxeko Juan Ramon Irazabalek hitzak dira. Industrialdean ikusi dugu lanean udaletxeko elurra kentzeko makina. Udal brigadako langileak ere gatza botatzen ari dira erdiguneko kaleetan. Elurtearen kolperik gogorrera, ordea, oraintxe espero da; eguerdi partean. "Udaletxean jaso dugun iragarpenak dio 10-35 zm egingo dituela gaur. 12:00ak eta 18:00ak bitartean espero da elurra botatzea. Gauean jaitsi egingo da".

Errepideak gaizki

Tarteka botatzen du elurra eta egoera aldatu egiten da une batetik bestera. Momentuan udaletxetik diote kontuz gidatzeko. Kateak ere gomendatu dituzte. "Errepiderako, justu-justuan une honetan", esan du Irazabalek. Goizean istripu bat ere egon da. Autokarabana baten eta auto baten artekoa izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak