Aurreko edizioetako ikusgarritasunik ez zuen izan galak. Bai ordea lilura, ikusleen hortzez beteriko ahoetan ezin hobeto islatzen zen txundidura hori bera.
Kartomagia eta prestidigitazioa saioak izan ziren, magiaren bi kategoria, kirol olinpikoen zerrendara gehitu beharko lituzketenak gainera, begirik azkarrenak ere engainatzeko duten abiadura gizakiz gaindikoa kontuan hartuta. Berriz ere: zur eta lur.