Madriletik 186.015 euro bidaliko dituzte Elgetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abe. 3a, 18:34
Foru Fondotik 685.200 euro etorriko dira, baina 55.786 euro itzultzeko eskatzen dute.

Krisiari aurre egiteko neurrien artean Zapaterok iragarri zuen 8.000 milioi euro bideratuko zituela herrietara. Bada, asteon jakin dugu Elgetara 186.015 euro iritsiko direla. "Herria modu desberdinean ulertzen dugula pentsatu arren, pozik hartu dut Estatuak Elgetarako 186.015 euro gordeta dituela irakurri dutenean", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak hobe lukete  AHT, errausgailu eta kanpoko portuetan barik inbertsinoa herrietako azpiegituretara bideratu. Azpiegitura handiak aurrera eramatetik baino hobeto helduko diogu krisiari herrietako azpiegiturak aurrera eramanda. Zer esanik ez horrek lanok herrietarako gremioekin aurrera eramaten baditugu",  irakurri diogu bere blogean alkateari.

Aldunditik diru gutxiago

Datorren urtean Gipuzkoako Foru Aldunditik, berriz, 685.200 euro iritsiko direla jakin dugu. Iaz baino 5.090 euro gutxiago, hain zuzen ere.
     Krisia tarteko, gainera, Aldundiak Elgetako Udalari eskatzen dio iaz emandako 55.789 euro itzultzeko. Erostarbek gogor kritikatu du erreklamazio hori. "Foru Aldundiak diru sarrera gutxiago izango ditu EAJk eta EAk diru asko irabazten dutenen aldeko politikak bultzatzen dihardutelako. Ez da zuzena Udalak izatia eskumako politika oker hori sufrituko dugunak", esan du. "Elgetak inbertsio asko atera ditu aurrera urte honetan eta EAren Hazienda sailak dirua bueltatzeko eskaerak zaildu egiten du inbertsio honen finantziazioa", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak