Madrildik 186.015 euro udaletxeko eta kiroldegiko teilatuak konpontzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 13a, 12:53
Zapateroren dirulaguntzak Elgetara ere iritsiko direla jakin du Udalak asteon. Udaletxeko eta kiroldegiko teilatuak berritzeko baliatuko dute dirulaguntza.

Egunotan baieztatu dute Madrildik Elgetako Udalak egindako dirulaguntza eskaera onartu dutela.  Atzeratu egin da erantzuna, baina iritsi da azkenean.
     Krisiari aurre egiteko, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak abenduan iragarritako urgentziazko udal obretarako dirulaguntza sortari buruz ari gara. Inbertsioetan oinarritutako neurri sorta izanik, Udalak proiektu zehatzak aurkeztu behar izan zituen urtarrilaren 24rako. Bi udal eraikinetako teilatuak konpontzeko proiektuak aurkeztu zituen eta Madrilek onartu egin ditu.

Elgetara 186.015 euro

Udaletxeko eta kiroldegiko teilatuak berritzeko baliatuko du Elgetako Udalak iragarritako dirua.  "Dirua horretara bideratzeko arrazoi nagusia da beste erakundeek ez dutela dirulaguntzarik ematen horrelako kontuetarako", adierazi zuen bere egunean Oxel Erostarbe alkateak. Dirulaguntza onartua izan denez, aukera egongo da herrian bi obra horiek egiteko. Dirulaguntzaren kopuruari buruz esan Espainiako gobernuak biztanleriaren arabera banatu dituela laguntza horiek. Elgetak 186.015 euro jasoko ditu.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak