Azkenaldian ugaritu egin dira Elgetan herri-altzarien aurkako erasoak. Eguenean, hilak 22, ezezagun batzuk su-itzalgailu baten hauts guztia Kultura Etxeko eskaileratan hustu eta zabaldu zuten.
Ez da lehenengo aldia antzeko erasoa gertatzen dela. Udaletxetik jakinarazi dute azken asteotan hiru aldiz gertatu da eraso berdina. Honakoan, gainera, argindarraren erregistro tapa guztiak kendu dituzte.
Azkena, maala parkean
Herri-altzarien aurka egindako azken erasoa hilaren 23an, barikua, gertatu zen. Maala parke inguruan dauden farola guztiak apurtuta agertu ziren zapatu goizean. Kolpeka apurtu zituzten eta kristalak lurrean aurkitu zituzten udaletxeko ordezkari eta langileek. Udaletik jakinarazi dute farola horiek guztiak konpontzeak 700 euroko gastua suposatuko duela, herritar guztien dirutik ordainduko dena.