Lurra kendu dute saihesbidera ez jausteko

Maider Arregi 2007ko mar. 9a, 17:28
Gipuzkoako Foru Aldundiaren teknikoak izan dira Elgetan eta honek ordainduko ditu lanok.

Makinak ikusi ditugu berriki Salbador ermitarako bide inguruan lurrak mugitzen. Lurra kendu dute leku horretatik, izan ere saihesbidera erortzeko arriskua ikusi zuten Udaletik.
"Pasioan zebilen herritar bat  konturatu zen zulo handiak zeudela horma horretan eta berak  eman zuen abisua", adierazi dio GOIENAri udaletxeko aparejadore Alberto Olaldek. "Horma hori ez da naturala, saihesbidea egiterakoan betelana egin zen hor eta zuloak agertu dira orain".
Elgetako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin jarri zen harremanetan eta saihesbideko teknikariak bidali zituzten. Teknikariek lurra saihesbide gainera erortzeko arriskua zegoela baieztatu zuten eta lanak egin behar zirela adierazi zuten.


1.000 euroko aurrekontua
Elgetako Udalak bideratu ditu egokitze lanok, baina  Foru Aldundiak ordainduko ditu gastuak. Teknikoek onespena eman diete dagoeneko egindako lanei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak