"Justu-justuan, baina auto txikia pasatzen da", diote Sesto baserriko bizilagunek. "Handia ez, goian laga beharko dugu". Gaur goizean ikusi dute lur-jausia baserrira iristeko duten bide bakarrean. "Espaloia azpiko eraikin berria egin zutenetik ur filtrazioak daude gune horretan", adierazi dute. "Esan digutenez gaur arratsaldean kenduko dute jausitako lur zati handiena, baina zerbait pentsatu beharko da arazoari irtenbide bat emateko. Ura ez doa bere bidetik".