Udalak azaro amaieran zabaldu nahi du ludoteka zerbitzua eta pertsona bat behar du hezitzaile lanak egiteko. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena hilaren 14a baino lehen. Euskara jakitea ezinbesteko baldintza da eta ikasketak zein esperientzia baloratuko dira.
Ludoteka zerbitzua apiril amaierara arte egongo da zabalik astelehenetik barikura bitartean 16:00etatik 19:00etara.