Hilaren 6an, 13an, 20an eta 27an Mireia Berriozabal hezitzaileak Salbador kaleko buztingintza gelara eramango ditu ludotekako umeak. Hala, buztingintza saioak egingo dituzte datozen lau barikuetan 17:30etik 19:00etara. "Umeei asko gustatzen zaie buztinarekin jolastea eta lau saio egitea pentsatu dut". Ludotekako haur guztiak animatzen ditu saio horietan parte hartzera.