Udalak azaroaren 6an jarriko du martxan ludoteka zerbitzua. Apirilaren 30era arte egongo da zabalik astelehentik barikura bitartean.
Zerbitzua 2-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta interesatuek udaletxean eman behar dute izena azaroaren 5a baino lehen. Hileko 16 euro ordaindu behar dira umeko. Bi anai-arreba izanez gero, 11 euro hileko eta hiru izanez gero, berriz, 9 euro hileko.
Nahi izanez gero, ludotekako arduraduna joango da eskolara ume txikien bila.