Ludoteka zerbitzua astelehenean zabalduko dute; gaztelekua, berriz, barikuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 20a, 17:13
Bina hezitzailea arituko dira aurten eta maiatzean ere bi zerbitzuak zabalik izango dira.

Atzeratu egin da aurten ludotekaren eta gaztelekuaren ikasturte hasiera. "Udalaren apustua izan da zerbitzu horiek hobetzea eta bina hezitzaile arituko dira aurten", esan du Oxel Erostarbe alkateak. Astelehenean, hilaren 25ean, zabalduko den ludoteka zerbitzuan Mireia Berriozabalek eta Maialen Elortzak egingo dituzte hezitzaile lanak. Zerbitzu hori astelehenetik barikura bitartean egongo da zabalik 16:00etatik 19:00etara.

Gaztelekua

Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, berriz, hilaren 29an hasiko da martxan. Hemen ere bi hezitzaile arituko dira lanean. Zerbitzua barikutik domekara bitartean emango da. Bi zerbitzuak azarotik maiatzera bitartean egongo dira zabalik. Udala ekainean ere eskaintzeko aukera aztertzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak