Atzeratu egin da aurten ludotekaren eta gaztelekuaren ikasturte hasiera. "Udalaren apustua izan da zerbitzu horiek hobetzea eta bina hezitzaile arituko dira aurten", esan du Oxel Erostarbe alkateak. Astelehenean, hilaren 25ean, zabalduko den ludoteka zerbitzuan Mireia Berriozabalek eta Maialen Elortzak egingo dituzte hezitzaile lanak. Zerbitzu hori astelehenetik barikura bitartean egongo da zabalik 16:00etatik 19:00etara.
Gaztelekua
Herriko nerabeei zuzendutako zerbitzua, berriz, hilaren 29an hasiko da martxan. Hemen ere bi hezitzaile arituko dira lanean. Zerbitzua barikutik domekara bitartean emango da. Bi zerbitzuak azarotik maiatzera bitartean egongo dira zabalik. Udala ekainean ere eskaintzeko aukera aztertzen ari da.