Ludoteka-gaztelekua gertu dago ikasturteari hasiera emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 25a, 16:22
Eguenean zabalduko du Udalak ludoteka zerbitzua; gaztelekua aste bukaeran ipiniko dute martxan.

Eguenean zabalduko ditu ateak ludoteka zerbitzuak. 2-10 urte bitarteko umeei zuzendua, egoitza berria izango du aurten. Mireia Berriozabalek egingo ditu hezitzaile lanak, eta bera dabil egunotan lokal berria txukundu, materiala sailkatu eta txoko ezberdinak antolatzen.
     "Asko gustatzen zait egoitza berria. Handia da, argi asko dauka, eta ekintza ezberdinak egiteko aukera emango ditu". Berriozabalek lau txoko gertatu ditu; etxeko txokoa, ipuinena, jostailuena eta antzerkiaren txokoa. Gainera, eskulanak egiteko mahaia ipini dute taldean lana egiteko aukera emango duena. "Egoitza berriak, gainera, kanpoko ekintzak egiteko aukera handiak ematen ditu", azaldu du Berriozabalek. "Plazatxoa dugu bertan eta ziburuak ere bai".

Gaztelekua

Datorren asteburuan zabalduko dute gazteei zuzendutako zerbitzu hori. Hasiera baten gidaritza Mireia Berriozabalen esku egongo da kasu honetan ere, baina Udalak bigarren hezitzaile bat kontratatzeko asmoa dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak