Ludoteka eta gazteleku zerbitzuak urrian zabalduko dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ira. 21a, 13:06
Urriaren 13an zabalduko dituzte bi zerbitzuok eta apirilaren 21era arte luzatuko da ikasturtean bertan. Izena emateko epea zabalik dago udaletxean.

Ludoteka zerbitzua 2-9 urte bitarteko neska-mutikoendako da, eta ordutegia astelehenetik barikura 16:00etatik 19:00etara. Prezioa 150 euro da. Bi seme-alabaren kasuan 130 euro umeko eta hiru seme-alabaren kasuan 110 euro umeko.

Gaztelekua

Gazteleku zerbitzua, aldiz, 10-16 urte bitarteko neska-mutikoendako da eta saioak barikutik domekara bitartean izango dira. Barikutan 19:00etatik 21:00etara, zapatutan 17:00etatik 21:00etara, eta domeketan 17:00etatik 20:00etara. Prezioei dagokienez ume bakarraren kasuan 120 euro, bi seme-alaba badira 100 euro umeko eta hiru badira 90 euro umeko.

Izenematea

Zabalik dago izena emateko epea. Interesatuek udaletxera jo behar dute kuotaren ordainketa egin izanaren ziurtagiriarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak