Ludoteka zabalduko dute azaroaren 24an. 2tik 10 urtera bitarteko umeendako izango da, astelehenetik barikura, 16:00etatik 19:00etara. Ume txikienen bila eskolara joateko aukera ere eskaintzen dute. Izena emateko udaletxera jo behar da.
Kuotak
Urteko kuota ordaindu behar da, dena batera edo bi alditan.
- Ume bat: 16 euro hileko.
- Bi anai-arreba: 11 euro hileko, ume bakoitzeko.
- Hiru anai-arreba: 9 euro hileko, ume bakoitzeko.
Berria Torrealdean
Zerbitzua apiril bukaerara arte egongo da martxan. Hasieran kultura etxean, eta obrak amaitzean Torrealdean. Han ludoteka eta gaztelekua kokatuko dituzte.