l.z. > elgeta
Eguaztean, hilak 30, emango dio Udalak amaiera ludoteka zerbitzuari. Enara Merinok egin ditu bigarren urtez begirale lanak ludotekan. "Denetarik egin dugu; antzerkia, eskulanak, marrazkiak, jolas librea... Gustura ibili gara eta horregatik merienda egingo dugu agur moduan", adierazi digu.
20 ume ludotekan
Herriko 20 umek erabili dute ludoteka ikasturte honetan. Azaroan zabaldu zuen zerbitzuak Elgetako Udalak eta sei hilabetez astelehenetik barikura bitartean egunero izan da Merino umeekin 16:00etatik 19:00etara.