Loreak batzeko irteeran 30 bat lagun

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko uzt. 16a, 22:11

Hilaren 16an, astelehena, 30 lagun elkartu ziren udazkenean lore sikuekin eskulanak egiteko ikastaroa emango duen Pili Arinen gidaritzapean loreak batzeko. Haur zein helduendako irteera didaktikoa izan da.

Irteera didaktikoa egin du Pili Arinek. Salbador ermitaren ingurura eraman ditu loreak batzeko irteeran parte hartzera agertu diren 30 bat elgetarrak. "Koadroak egiteko lore bila etorri gara, baina  bide batez gure inguruan ditugun landareak ezagutzera", adierazi du Pili Arinek.

Parte hartzaileei sendabelarrak,  landare arriskutsuak, sikatzeko aproposak diren landareak, kolorea galtzen dutenak... gauza asko erakutsi dizkie.

Udazkenean ikastaroa

Udalak antolatu du loreak batzeko irteera. Lehenengo aldia izan da. Udazkenean egingo den eskulan ikastaroa ere berria izango da. "Batutako loreak sikatzen utziko ditugu orain", azaldu du Arinek. "Prozesu bat da eta udazkenean ikusiko dugu prozesu horrek zer eman duen. Landare sikuekin koadro konposizioak egingo ditugu udazkenean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak